2015-01-29

GURE BAKEAREN EGUNA

Hona hemen gure gelan bakeari buruz egindako lan ederra! Zorionak neska-mutilak!!

Oso hitz eta sentimendu politak adierazten dira Picassok egindako irudi berezi horretan. Guztiak betetzea espero dugu, ziur horrela pertsona onak eta zoriontsuak izango zarete.




Asteburu ona izan!

Cristina eta Jon.

2015-01-28

URTARRILAK 30, BAKEAREN EGUNA

Gaur bakearen eguna ospatzen da eskola askotan, baina ez da gaur bakarrik kontuan hartzeko, egunero baizik. 

Ez dugu bortzikeria nahi, bakean bizi nahi dugu!!


Cristina eta Jon

2015-01-20

DANBORRADA

Gaur, urtarrilak 21, egun berezia da Donostia hirian, danborrada ospatzen da. Nagusiek zein txikiek danborra jotzen pasatzen dute gau eta egun. 

Irudian sakatuz gero, jai honi buruzko informazioa eskuratu ahal izango duzue. 


Zuen gustuko izatea espero dugu.

Cristina eta Jon.


2015-01-01

ONGI ETORRI 2015!

SORPRESA!!

Urte berriarekin batera, blog hau sortu dugu gure gelako lanak, esperientziak eta abar munduarekin elkarbanatzeko.

2015ean ondo hasi izana eta hobeto jarraitzea espero dugu.


Bihotzez,
Cristina eta Jon