2015-02-22

ESCATUMBARARIBÉ

Ordu asko entsaiatu ondoren, iritsi zen eguna eta primeran egin zenuten. Ia ez zenuten erritmoa galdu ezta edalontziak galdu ere.

ZORIONAK!!

Hona hemen ikuskizunaren bideoa:


2015-02-20

FLIC ILUSTRART ALHONDEGIAN

Atzo Alhondegian izan ginen ilustrazio tailer batean Nina Werhle artistarekin. Hona hemen irteeraren bideoa, hitzak soberan daude. Zoragarria izan zen!



Cristina eta Jon

2015-02-18

GURE GELAKO IHAUTERIAK

Zelako eguna ostiralekoa!!

Oso ondo pasa genuen, primeran portatu zineten eta ezin hobeto egin genuen dantza!!

Txokolate goxoa dastatzeko aukera izan genuen eta amaitzeko kareta ederrak egin genituen!

Hona hemen hori guztia laburbiltzen duen bideoa:



Cristina eta Jon

2015-02-12

EZIN DENA EROSI...

Badira gauza asko diruak ezin dituena erosi, gure bizitzetako gauzarik garrantzitsuenak, alegia.


Pentsa dezagun apur batean zer den garrantzitsuagoa: eros daitekeena edo ezin dena erosi? Dirutza izanez gero, lortuko genuke irudian agertzen denetako bat?

Cristina eta Jon

2015-02-04

ANGELUAK

Aste honetan angeluetara hurbiltzeko beste era bat ezagutu dugu, astelehenean gominolak eta zotzak erabiliz sortu genituen angelu zorrotzak, zuzenak eta kamutsak.

Hona hemen ekintzaren irudia!!

AGATE DEUNA

Gaur otsailak 4a, Agate deunaren bezperan, makilak hartuta, lurra esnatuko dugu Euskal Herriko auzo eta herri askotan. Aintzinako ohitura da. Agate deuna gazteen babeslea dela esaten da, horregatik kaleetatik abesten doazenak, gazteak izaten ohi dira.


Normalean iluntzean ateratzen da, ikusi ahal izateko faroltxo bat ateratzen da kandel bat piztuta barruan.



Aurten ere, aurreko urteetan bezala, Elejabarrin ospatuko dugu eta patioan abestuko ditugu gure koplak. 



Aurreko ikasturteetan ez bezala, ziurrenik gaur elurpean...





IEUP!!!

Cristina eta Jon.