Pasa den ostiralean, ekainak 19, ikasturte honen azken txangoa izan genuen. Zugaztietara joan ginen funikularrez eta han eguraldia ez zen izan espero genuen bezala... Igoeraren argazki batzuk uzten dizkizuegu.
Nahiz eta asko okertu eguraldia, primeran pasatu genuen!
Joan den ostegunean, hilaren 14an, Doña Casilda parkean egon ginen. Zertara joan ginen lehenengo momentuan oso argi ez izan arren, bertan egunero erabiltzen ditugun gauza askoren jatorria ikusi ahal izan genuen.
Egia da, filmeetan ikusten ditugun pertsonaiak dira heroiak bakarrik guretzat....baina, ez dute garrantzia handiagorik gure bizitza errazten diguten objektuen asmatzaileek??
Hemen duzue bertan ikusi genuenaren bideo bat, gustatzea espero dugu!
Gaur, maiatzak 12, eskolako matematika eguna ospatzen da, horregatik "Elkarrekin mateatzen" abenturarekin abiatuko gara Elejabarrin.
Eskola askotan ospatzen da egun hau olinpiada matematikoak antolatzen adibidez. Fespm elkarteko matematika irakasleen aurtengo helburua da dibertitzea matematiketan jolasten. Horixe da, hain zuzen, guk egingo duguna: matematika landuko dugu era desberdin batean, zeuen aita eta amabitxiekin eta zeuen umebitxiekin. Buruketak, seriak, eragiketak egingo dituzue baina matematikekin jolasteko aukera ere izango duzue! Agian oraindik ez zarete konturatu, baina matematika edonon dago!
Jarraian ikusiko duzuen bideoa maisu Andonik pasatu digu. Zuen gustukoa izatea espero dugu.
Dakizuenez, gaur, apirilak 23, Gorka Deuna (Zorionak gure Gorkari!!), liburuaren eguna ospatzen da mundu osoan. Zergatik apirilak 23an eta ez beste edozein egun batean? Orain dela 20 urte erabaki zen data honetan ospatzea, 1616. urtean, egun honetan hain zuzen, hiru idazle famatu hil egin zirelako: Miguel de Cervantes Saavedra, William Shakespeare eta Garcilaso de la Vega. Behar bada haien izenak ezagunak egiten zaizkizue, baina egunen batean haien obraren batez gozatzea espero dugu.
Zuen ustez, hurrengo argazkiak, zer irudikatzen du? Zerikusirik al dauka gaurko egunarekin?
Egon zaitezte adi hurrengo bideoari, ez dago hitzik baina liburuak irakurtzearen garrantzia ikustarazten digu.
Badakizue zer den nahastuta egotea? Inoiz gertatu zaizue txarto sentitzea eta ez jakitea zergatik? Bideo bat ikusiko dugu eta horrekin norberaren sentimenduak apur bat hobeto ezagutzea espero dugu.
Ikusitako bideo hau, liburu batean dago oinarrituta. Jarraian ikusiko duzuen bideoipuina, eskola bateko ume batzuek kontatua da.
Egon adi eta ikusi zein ondo egiten duten...
Gustatu zaizue? Animatzen zarete euskaraz egiten lagun hauek egin duten moduan?
Gaur, apirilak 22, Ama Lurraren eguna ospatzen da mundu osoan. Gauza txiki egin dezakegu guk baina guztiok gauza txikia eginez gero, zerbait hobetuko dugu.
Pentsa dezagun apur bat: zer bururatzen zaizue egin dezakegula gutariko bakoitzak zaintzeko? Zertan lagun diezaiokegu Ama Lurrari? Norentzat izango da etekina?
Gaur, martxoak 20, udaberriaren hasiera dugu, nahiz eta eguraldi kaxkarra izan.... Laster landak eta zuhaitzak lorez beteko dira, hurrengo irudian bezala:
Zoriontasunaren eguna ospatzen da gaur ere; hori dela eta, horren inguruko bi irudi aurkezten dizkizuegu:
Gaurko sarrera maisu Andoniri esker da, berak idatzi eta gogorarazi digu orain dela 11 urte, Madrilen, hainbat lagun hil zirela Espainiako historiaren atentatu handienean. Bere blogean ere honi buruzko sarrera dago.
Hau salatzeko eta, kasu batzuetan lagunak agurtzeko, musikari askok kanta ederrak konposatu zituzten. Hona hemen Donostiako La Oreja de Van Gogh-ena.
Nahiz eta emakumearen eguna EGUNERO izan, martxoak 8an ospatzen da. Hona hemen gizon eta emakumeen arteko berdintasuna aldarrikatzeko Bilbotik ikusitako irudi batzuen collage-a.
Atzo Alhondegian izan ginen ilustrazio tailer batean Nina Werhle artistarekin. Hona hemen irteeraren bideoa, hitzak soberan daude. Zoragarria izan zen!
Badira gauza asko diruak ezin dituena erosi, gure bizitzetako gauzarik garrantzitsuenak, alegia.
Pentsa dezagun apur batean zer den garrantzitsuagoa: eros daitekeena edo ezin dena erosi? Dirutza izanez gero, lortuko genuke irudian agertzen denetako bat?
Aste honetan angeluetara hurbiltzeko beste era bat ezagutu dugu, astelehenean gominolak eta zotzak erabiliz sortu genituen angelu zorrotzak, zuzenak eta kamutsak.
Gaur otsailak 4a, Agate deunaren bezperan, makilak hartuta, lurra esnatuko dugu Euskal Herriko auzo eta herri askotan. Aintzinako ohitura da. Agate deuna gazteen babeslea dela esaten da, horregatik kaleetatik abesten doazenak, gazteak izaten ohi dira.
Normalean iluntzean ateratzen da, ikusi ahal izateko faroltxo bat ateratzen da kandel bat piztuta barruan.
Aurten ere, aurreko urteetan bezala, Elejabarrin ospatuko dugu eta patioan abestuko ditugu gure koplak.
Aurreko ikasturteetan ez bezala, ziurrenik gaur elurpean...
Hona hemen gure gelan bakeari buruz egindako lan ederra! Zorionak neska-mutilak!!
Oso hitz eta sentimendu politak adierazten dira Picassok egindako irudi berezi horretan. Guztiak betetzea espero dugu, ziur horrela pertsona onak eta zoriontsuak izango zarete.