2015-04-23

APIRILAK 23, LIBURUAREN EGUNA

Dakizuenez, gaur, apirilak 23, Gorka Deuna (Zorionak gure Gorkari!!), liburuaren eguna ospatzen da mundu osoan. Zergatik apirilak 23an eta ez beste edozein egun batean? Orain dela 20 urte erabaki zen data honetan ospatzea, 1616. urtean, egun honetan hain zuzen, hiru idazle famatu hil egin zirelako: Miguel de Cervantes Saavedra, William Shakespeare eta Garcilaso de la Vega. Behar bada haien izenak ezagunak egiten zaizkizue, baina egunen batean haien obraren batez gozatzea espero dugu.

Zuen ustez, hurrengo argazkiak, zer irudikatzen du? Zerikusirik al dauka gaurko egunarekin?



Egon zaitezte adi hurrengo bideoari, ez dago hitzik baina liburuak irakurtzearen garrantzia ikustarazten digu. 



Liburuez gozatu!

Cristina eta Jon

2 comentarios:

  1. Zorionak 2. Zikloa!
    Asko gustatu zaigu zuen blogeko sarrera. Bideoa primeran dago! Asko gustatu zaigu.
    Hartu zuen irakasleen gomendioa kontuan eta goza ezazue liburuez! Guk primeran pasatu genuen Shakespeareren Romeo eta Julieta irakurtzen eta orain Qixotearekin.
    Besarkada bat!
    Los de 6º

    ResponderEliminar
  2. ¡Zorionak!
    Eta mila esker hitz polit horiek partekatzeko eta egun berezi horretaz gozatzeko.
    Hurrengo asteartean, Maiatzak 5, Elejabarriko Liburuen Egunaren Sariak banatuko ditugu 11:30etatik aurrera.

    Jabi.

    ResponderEliminar